
ETA Heiztechnik
SH-TWIN
Erregaia: Su-egurra eta Pelleta
Familia bakarreko etxebizitzetarako, etxebizitza blokeetarako eta baserrietarako
Potentzia: 20-60 kW
ETA TWIN galdarak su-egurrarekin eta pelletarekin berotzearen abantailak konbinatzen ditu. Funtzionamendu perfektua duten bi galdara erabat funtzionalak dira, eta bi sistemen artean automatikoki aldatu dezake edozein unetan. Su-egur galdara erregai gabe gelditzen denean, pellet galdarak hartuko du bere lekua, beroa etengabe emanez. Bi galdarak beraien erregaientzat optimizatuta daude eta erosotasun handiena izateko garbiketa eta errauts kentze automatikoak eskaintzen dituzte.
Berokuntza malgua
Bi munduen onena: Norberaren basokoa izan daitekeen su-egur eskuragarriak sortutako bero jasangarria, gertuko pelleten erosotasunarekin konbinatuta. Eraginkorra, malgua eta ingurugiroa errespetatzen duena!
Aldaketa automatikoa berokuntza malgu bat izateko
Su-egurrik sartzen ez bada, galdarak beroa automatikoki sortuko du behar denean arazorik gabe pelletetara aldatuz. Erosotasun inspiratzailea!
ETA SH-TWIN
Bere abantailak
Erregaien arteko aldaketa automatikoa
ETAren galdara konbinatuak erosotasuna eta fidagarritasuna konbinatzen ditu: su-egur guzia erretzen bada, pellet bidezko funtzionamendua automatikoki aktibatzen da, etenaldirik gabe.
Sua atzera ez itzultzeko segurtasunik handiena
Sua atzera itzultzea ekiditen duen balbula birakariak funtzionamendu segurua bermatzen du – horri esker sua horretarako izendatutako konbustio ganberan mantentzen da.
Aukerako pizketa automatikoa
Su-egurra sartzeko atea aukeran pizketa automatikoa izateko moldatu daiteke. Besterik gabe su-egurra sartu eta galdararen kontrol sistemak erabakiko du noiz piztu behar den sua, erosotasun eta eraginkortasun handiena izateko.
Eguneratze malgua
ETA SH-TWIN pellet erregailua galdararen ezkerraldean edo eskuinaldean instalatu daiteke.
ETA SH-TWIN
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo su-egur eta pellet galdararen barrualdeari.


meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
