
ETA Heiztechnik
SH
Erregaia: Su-egurra
Familia bakarreko etxebizitzetarako, etxebizitza blokeetarako eta baserrietarako
Potentzia: 20-60 kW
Su-egurrarekin berotzea ekonomikoa da, ingurugiroa errespetatzen du eta tokiko ekonomia indartzen du, su-egurra ugaria baita Europan. Su-egur galdara moderno bat eraginkorra da eta normalean nahikoa izaten da egunean behin egurra sartzea, agian bi bider egun oso hotzetan. Sartutako su-egurra bera bakarrik pizten da barruan gelditzen den txingarrarekin. Txingarrik ez badago nahikoa da paper pixka bat eta pospolo bat, eta sua automatikoki piztuko da atea ixtean.
Instalazio malgua
Bere pellet konexio erabilgarriari esker, TWIN pellet erregailua era malguan instalatu daiteke galdaran, bai ezkerraldean eta bai eskuinaldean. Moldagarritasun honi esker erraz integratu daiteke berokuntza sistema ezberdinetara eta instalatzeko malgutasunik handiena eskaintzen du.
Su-egurraren abantaila ugariak
Su-egurrarekin berotzea gasarekin edo gasolioarekin egitea baino ekologikoagoa eta errentagarriagoa da – eta urte luzetan hala izan da. Su-egurra ugaria da Europan eta krisiek ez diote eragiten.
ETA SH
Bere abantailak
Eguneratu daitekeen instalazio malgua
ETA SH galdarak pellet konexioa badauka, pellet erregaiua bai ezkerraldean eta bai eskuinaldean instalatu daiteke. Honekin galdara mixto bat bihurtzen da eta berokuntza sistema automatiko baten abantaila guziak eskaintzen ditu.
Aukerako pizketa automatikoa
Su-egurra sartzeko atea aukeran pizketa automatikoa izateko moldatu daiteke. Besterik gabe su-egurra sartu eta galdararen kontrol sistemak erabakiko du noiz piztu behar den sua, erosotasun eta eraginkortasun handiena izateko.
Kontrolatzeko erraza
Konbustioa, bufferraren kontrola, ur bero ekoizpena, bi zirkuiturentzat asteko programatzailedun kanpoko tenperaturaren araberako berokuntza kontrola edo konektatutako eguzki instalakuntza bat – hau dena era errazean kontrolatu daiteke galdararen pantailatik edo Internet bidezko meinETA urruneko kontrolarekin.
Eguneratze malgua
Zure su-egur galdara pellet galdara bat jarriz eguneratu nahi al duzu etorkizunean? Ez dago arazorik – ETAren pellet modulua edozein unetan instalatu daiteke era erraz eta azkarrean.
ETA SH
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo su-egur galdararen barrualdeari.


meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
