ETA Heiztechnik
PU PelletsUnit
Erregaia: Pelleta
Familia bakarreko etxebizitzetarako
Potentzia: 7-15 kW
Erosoa eta isila da eta oso leku gutxi behar du. ETA PelletsUnit familia bakarreko edo familia anitzeko etxebizitzetako berriztapenetarako eta obra berrietarako pellet galdara egokiena da.
Edozein lekutan instalatu daiteke
ETA PelletsUnit galdara itxi bezala erabili daiteke, konbustiorako behar duen oxigeno guzia zuzenean kanpoaldetik hartuz.
Dena barruan dago
Earginkortasun handiko ponpa, segurtasun elementuak eta gehiago galdaran integratuta datoz fabrikatik. Honek leku beharra eta instalazio kostuak gutxitzen ditu!
ETA PelletsUnit
Bere abantailak
Errauts gutxiago, erosotasun handiagoa
Optimizatutako konbustio prozesu bati esker oso errauts gutxi sortzen da. Errauts hau errauts kaxan konprimatu egiten da, eta era honetan oso gutxitan hustu behar da. Hustu behar denean galdarak automatikoki bidaltzen du gogorarazteko e-mail bat.
Lekua aurrezten du eta malgua da
Bere neurri konpaktuari esker ETA PelletsUnit galdara arazorik instalatu daiteke altuera gutxi duten lekuetan ere – leku arazoak daudenerako oso egokia.
Sua atzera ez itzultzeko segurtasunik handiena
Sua atzera itzultzea ekiditen duen balbula birakariak funtzionamendu segurua bermatzen du – horri esker sua horretarako izendatutako konbustio ganberan mantentzen da.
Konbustiorik onena garbiketa automatikoari esker
Garbiketarako orrazia duen parrila birakariak errautsa erregular eta automatikoki kentzea bermatzen du. Honek konbustio ganbera garbi mantentzen du, airearen zirkulazio egokia ziurtatzen du, eta parrila pixkanaka kulunkatuz konbustioa oraindik perfektuagoa izatea lortzen du.
Galdara itxi bezala funtzionatu dezake
ETA PU PelletsUnit galdarak konbustiorako behar duen oxigenoa zuzenean kanpoaldetik hartu dezake aukerako hodi baten bidez. Honi esker galdara neguan ere martxan izan daiteke berokuntza daukan eremuaren barruan leihorik ireki gabe.
Kontrolatzeko erraza
Konbustioa, pellet garraioa, bufferraren kontrola, ur bero ekoizpena, bi zirkuiturentzat asteko programatzailedun kanpoko tenperaturaren araberako berokuntza kontrola edo konektatutako eguzki instalakuntza bat – hau dena era errazean kontrolatu daiteke galdararen pantailatik edo Internet bidezko meinETA urruneko kontrolarekin.
ETA PelletsUnit
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo pellet galdararen barrualdeari.


meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
