
ETA Heiztechnik
eSH
Erregaia: Su-egurra
Familia bakarreko etxebizitzetarako, etxebizitza blokeetarako eta baserrietarako
Potentzia: 16-40 kW
Su-egurra, erregai eskuragarri eta berriztagarri bat, erabili nahi dutenentzat galdararik egokiena, berokuntza sistema automatiko baten abanatailei muzin egin gabe: ETA eSH galdara su-egur galdara bat izan daitekeen bezain erosoa da. Pellet galdara batekin konbinatuz, erabat automatikoa den ETA eSH-TWIN bihurtzen da.
Erosoa eta malgua
Inongo su-egur galdara ez da erabat automatikoa, baina eSH galdara nahikoa gertu dabil: normalean su-egurra egunean behin sartzea nahikoa da – eta ez dago piztu ere egin beharrik. Galdara bera automatikoki pizten da, bero beharra dagoenean.
Su-egurraren abantaila ugariak
Su-egurrarekin berotzea gasarekin edo gasolioarekin egitea baino ekologikoagoa eta errentagarriagoa da – eta urte luzetan hala izan da. Su-egurra ugaria da Europan eta krisiek ez diote eragiten. eSH su-egur galdararen partikula isurketak nabarmenki murrizten dira partikula bereizle elektrostatiko bati esker.
ETA eSH
Bere abantailak
Aire garbia teknologia berriztatzaile bati esker
ETA partikula bereizleak karga elektrostatikoa erabiltzen du kearen partikula xehea era eraginkorrean kentzeko. Emaitza: isurketa gutxiago eta ingurumena errespetatzen duen funzionamendua – mantentze lan gehigarririk gabe.
Su-egurraren pizketa automatikoa
Pizketa automatikoa galdaran integratuta dago eta pizte prozesu guzia era seguruan kudeatzen du. Su-egurra sartu besterik ez da egin behar, galdara arduratuko da beste guztiaz. Sua beroa behar denean eta bufferra hotza dagoenean pizten da, erosotasun eta energia eraginkortasun handienak izateko.
Kontrolatzeko erraza
Konbustioa, bufferraren kontrola, ur bero ekoizpena, bi zirkuiturentzat asteko programatzailedun kanpoko tenperaturaren araberako berokuntza kontrola edo konektatutako eguzki instalakuntza bat – hau dena era errazean kontrolatu daiteke galdararen pantailatik edo Internet bidezko meinETA urruneko kontrolarekin.
Eguneratze malgua
Zure su-egur galdara pellet galdara bat jarriz eguneratu nahi al duzu etorkizunean? Ez dago arazorik – ETAren pellet modulua edozein unetan instalatu daiteke era erraz eta azkarrean.
ETA eSH
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo su-egur galdararen barrualdeari.


Partikula bereizle elektrostatikoa
Isurketarik txikienak fenomeno natural bat erabiliz
Galdarako partikula bereizleak egurrarekin oraindik ere era garbiagoan eta ingurugiroa gehiago errespetatuz berotu ahal izatea ahalbidetzen du. %80-85-eko partikulak bereizteko eraginkortasun ikusgarriari esker, isurketak ia auteman ezin diren mailara murrizten dira. Etorkizunean instalatzea ere oso erraza da.

meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
