
ETA Heiztechnik
eSH-eTWIN galdara konbinatua
Erregaia: Su-egurra eta Pelleta
Familia bakarreko etxebizitzetarako, etxebizitza blokeetarako eta baserrietarako
Potentzia: 16-40 kW
ETA eTWIN galdarak ETA eSH su-egur galdara eta pellet erregailu gehigarri bat konbinatzen ditu. Azken hau automatikoki pizten da su-egurrik sartzen ez bada eta pelltak behar denean automatikoki kargatuko direla bermatzen du. Honek galdara bero mantentzen du su-egurra sartu gabe denbora luzez egon arren.
Berokuntza malgua
Bi munduen onena: Norberaren basokoa izan daitekeen su-egur eskuragarriak sortutako bero jasangarria, gertuko pelleten erosotasunarekin konbinatuta. Eraginkorra, malgua eta ingurugiroa errespetatzen duena!
Aldaketa automatikoa berokuntza eraginkor baterako
Su-egurrik sartzen ez bada, galdarak beroa automatikoki sortuko du behar denean arazorik gabe pelletetara aldatuz. Erosotasun inspiratzailea!
ETA eSH-eTWIN
Bere abantailak
Aire garbia teknologia berriztatzaile bati esker
ETA partikula bereizleak karga elektrostatikoa erabiltzen du kearen partikula xehea era eraginkorrean kentzeko. Emaitza: isurketa gutxiago eta ingurumena errespetatzen duen funzionamendua – mantentze lan gehigarririk gabe.
Erregaien arteko aldaketa automatikoa
ETAren galdara konbinatuak erosotasuna eta fidagarritasuna konbinatzen ditu: su-egur guzia erretzen bada, pellet bidezko funtzionamendua automatikoki aktibatzen da, etenaldirik gabe.
Sua atzera ez itzultzeko segurtasunik handiena
Sua atzera itzultzea ekiditen duen balbula birakariak funtzionamendu segurua bermatzen du – horri esker sua horretarako izendatutako konbustio ganberan mantentzen da.
Su-egurraren pizketa automatikoa
Pizketa automatikoa galdaran integratuta dago eta pizte prozesu guzia era seguruan kudeatzen du. Su-egurra sartu besterik ez da egin behar, galdara arduratuko da beste guztiaz. Sua beroa behar denean eta bufferra hotza dagoenean pizten da, erosotasun eta energia eraginkortasun handienak izateko.
ETA eSH-eTWIN
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo su-egur eta pellet galdararen barrualdeari.


Partikula bereizle elektrostatikoa
Isurketarik txikienak fenomeno natural bat erabiliz
Galdarako partikula bereizleak egurrarekin oraindik ere era garbiagoan eta ingurugiroa gehiago errespetatuz berotu ahal izatea ahalbidetzen du. %80-85-eko partikulak bereizteko eraginkortasun ikusgarriari esker, isurketak ia auteman ezin diren mailara murrizten dira. Etorkizunean instalatzea ere oso erraza da.

meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
