
ETA Heiztechnik
ePE-K
Erregaia: Pelleta
Etxebizitza bloke, enpresa, eta bero sareetarako
Potentzia: 100-240 kW
Etxebizitza bloke handietan eta enpresetan berokuntza eta ur beroaren kostua handitzen ari da erregai fosilak erabiltzearen ondorioz. ETA ePE-K pellet galdarak trantsizioa errazten du: ez du aldaketa handirik eskatzen eta pellet biltegia 20 metroko distantziara ere egon daiteke.
Kalitatea serietik
ETA ePE-K galdara potentzia handia behar denerako ere malgua da: galdara bat baino gehiago instalatu daitezke paraleloan, era modular batean edo kaskadan. Konponbide honek instalazio hidraulikoaren lana, buffer bolumena eta ponpak gutxitzen ditu.
Dena kontrolatuta edozein lekutatik
Berokuntza sistemaren bihotza kontrol sistema da, eta eguzki sistemak edo tokiko bero sareak ere bertan integratu daitezke. Monitorizazio aktiboarekin eta Intenet bidezko urruneko mantentzearekin, galdara hau bero salmentarako egokia da. Datu garrantzitsuak monitorizatuz galdarak funtzionamendu fidagarria bermatzen du.
ETA ePE-K
Bere abantailak
Aire garbia teknologia berriztatzaile bati esker
ETA partikula bereizleak karga elektrostatikoa erabiltzen du kearen partikula xehea era eraginkorrean kentzeko. Emaitza: isurketa gutxiago eta ingurumena errespetatzen duen funzionamendua – mantentze lan gehigarririk gabe.
Errauts gutxiago, erosotasun handiagoa
Optimizatutako konbustio prozesu bati esker oso errauts gutxi sortzen da. Errauts hau errauts kaxan konprimatu egiten da, eta era honetan oso gutxitan hustu behar da. Hustu behar denean galdarak automatikoki bidaltzen du gogorarazteko e-mail bat.
Sua atzera ez itzultzeko segurtasunik handiena
Sua atzera itzultzea ekiditen duen balbula birakariak funtzionamendu segurua bermatzen du – horri esker sua horretarako izendatutako konbustio ganberan mantentzen da.
Babesa parrilla sendo bati esker
Segmentu indibidualez osatutako parrilla birakariak harriak edo iltzeak bezalako objektu arrotzak bertan arrapatuta gelditzea eragozten du: errautsak kentzean 360° parrilak biratzen du, eta dena era gidagarrian beherantz botatzen du.
ETA ePE-K
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo pellet galdararen barrualdeari.


Partikula bereizle elektrostatikoa
Isurketarik txikienak fenomeno natural bat erabiliz
Galdarako partikula bereizleak egurrarekin oraindik ere era garbiagoan eta ingurugiroa gehiago errespetatuz berotu ahal izatea ahalbidetzen du. %80-85-eko partikulak bereizteko eraginkortasun ikusgarriari esker, isurketak ia auteman ezin diren mailara murrizten dira. Etorkizunean instalatzea ere oso erraza da.

meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
