ETA Heiztechnik
eHack
Erregaia: Ezpalak edo Pelleta
Etxebizitza bloke, enpresa, baserri eta bero sareetarako
Potentzia: 20-240 kW
ETA eHACK etxebizitza bloke, enpresa edo baserriak bezalako eraikin handietarako galdararik egokiena da. Egur ezpala edo pelleta erabili ditzake eta eraginkortasun handiarekin lan egiten du. Errautsa ateratzeko sistema berritzaileari esker automatikoki garbitzen da eta kearen partikulak ere kentzen ditu, funtzionamendu garbi eta errentagarria bermatuz.
Etorkizunerako berokuntza jasangarria
Erabat automatikoa, konpaktua, oso funtzionamendu ekonomikoarekin eta ingurugiroa bereziki errespetatzen duena: ETA eHACK galdarak dagoeneko etorkizuneko beharrak betetzen ditu.
Sistema perfektua
ETA eHACK galdarak teknologia handieneko sistemak ditu: lambda zundak, ETA konbustioaren kontrol sistemarekin batera, eraginkortasunik handiena bermatzen du kalitate mota guzietako erregaiekin ere.
ETA eHack
Bere abantailak
Aire garbia teknologia berriztatzaile bati esker
ETA partikula bereizleak karga elektrostatikoa erabiltzen du kearen partikula xehea era eraginkorrean kentzeko. Emaitza: isurketa gutxiago eta ingurumena errespetatzen duen funzionamendua – mantentze lan gehigarririk gabe.
Errauts gutxiago, erosotasun handiagoa
Optimizatutako konbustio prozesu bati esker oso errauts gutxi sortzen da. Errauts hau errauts kaxan konprimatu egiten da, eta era honetan oso gutxitan hustu behar da. Hustu behar denean galdarak automatikoki bidaltzen du gogorarazteko e-mail bat.
Babesa parrilla sendo bati esker
Segmentu indibidualez osatutako parrilla birakariak harriak edo iltzeak bezalako objektu arrotzak bertan arrapatuta gelditzea eragozten du: errautsak kentzean 360° parrilak biratzen du, eta dena era gidagarrian beherantz botatzen du.
Sua atzera ez itzultzeko segurtasunik handiena
Ganbera bakarreko balbula birakariak sua atzera itzultzea ekiditen du eta argindar kontsumo txikiarekin eta era eraginkorrean lan egiten du. Bere kokapen sentsoreari esker eta elikadura torlojuarekin batera lan eginez ez du beste motor baten beharrik. Metal gogorrezko hortz batek erregai zati handiegiak era fidagarrian ebakitzea bermatzen du.
ETA eHack
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo egur ezpal edo pellet galdararen barrualdeari.


Partikula bereizle elektrostatikoa
Isurketarik txikienak fenomeno natural bat erabiliz
Galdarako partikula bereizleak egurrarekin oraindik ere era garbiagoan eta ingurugiroa gehiago errespetatuz berotu ahal izatea ahalbidetzen du. %80-85-eko partikulak bereizteko eraginkortasun ikusgarriari esker, isurketak ia auteman ezin diren mailara murrizten dira. Etorkizunean instalatzea ere oso erraza da.

meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
