
ETA Heiztechnik
ePE
Erregaia: Pelleta
Familia bakarreko etxebizitzetarako eta etxebizitza blokeetarako
Potentzia: 7-56 kW
ETA ePE galdarak 0,5 m² bakarrik bete dezake galdara gelan, eta energia eraginkortasun bikaina, segurtasunik handiena eta erabilerraztasun bikaina eskaintzen ditu. Gainera galdaran bertan partikula bereizle bat integratu daiteke, kearen partikularik txikienak ere filtratzeko, dena diseinu konpaktu eta atsegin batekin.
Erosotasun handia, lan gutxi
Konbustio ganbera eta bero trukatzailea automatikoki garbitzen dira, ke haizagailu batek eta lambda zundak konbustiorik onena ziurtatzen dute, eta balbula birakariak sua atzera itzultzearen aurkako babesik onena eskaintzen du.
Dena barruan dago
Earginkortasun handiko ponpa, segurtasun elementuak eta gehiago galdaran integratuta datoz fabrikatik. Behar bada berokuntza zirkuitu bat ere integratu daiteke galdaran bertan. Honek leku beharra eta instalazio kostuak gutxitzen ditu!
ETA ePE
Bere abantailak
Aire garbia teknologia berriztatzaile bati esker
ETA partikula bereizleak karga elektrostatikoa erabiltzen du kearen partikula xehea era eraginkorrean kentzeko. Emaitza: isurketa gutxiago eta ingurumena errespetatzen duen funzionamendua – mantentze lan gehigarririk gabe.
Leku beharrik txikiena, potentzia handiena
ETA ePE galdarak zoruan 0,5 m2 bakarrik hartzen ditu, eta eraginkortasunik eta segurtasunik handiena eta funtzionamendu erosoa ditu bere baitan – leku gutxi dagoenerako berokuntzarako soluzio egokia.
Errauts gutxiago, erosotasun handiagoa
Optimizatutako konbustio prozesu bati esker oso errauts gutxi sortzen da. Errauts hau errauts kaxan konprimatu egiten da, eta era honetan oso gutxitan hustu behar da. Hustu behar denean galdarak automatikoki bidaltzen du gogorarazteko e-mail bat.
Sua atzera ez itzultzeko segurtasunik handiena
Sua atzera itzultzea ekiditen duen balbula birakariak funtzionamendu segurua bermatzen du – horri esker sua horretarako izendatutako konbustio ganberan mantentzen da.
Malgutasuna instalatzerakoan
ETA ePE galdara azkar eta erraz instalatzen da dauzkan konexio aukera malguei esker – horma baten kontra edo iskina batean instalatu daiteke. Konexio hidraulikoak erraz biratu daitezke ezkerrera edo eskuinera, eta aire sarrera eta ke irteera konexioak ezkerraldean edo atzealdean jarri daitezke.
Galdara itxi bezala funtzionatu dezake
ETA ePE galdarak konbustiorako behar duen oxigenoa zuzenean kanpoaldetik hartu dezake aukerako hodi baten bidez. Honi esker galdara neguan ere martxan izan daiteke berokuntza daukan eremuaren barruan leihorik ireki gabe.
ETA ePE
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo pellet galdararen barrualdeari.



Partikula bereizle elektrostatikoa
Isurketarik txikienak fenomeno natural bat erabiliz
Galdarako partikula bereizleak egurrarekin oraindik ere era garbiagoan eta ingurugiroa gehiago errespetatuz berotu ahal izatea ahalbidetzen du. %80-85-eko partikulak bereizteko eraginkortasun ikusgarriari esker, isurketak ia auteman ezin diren mailara murrizten dira. Etorkizunean instalatzea ere oso erraza da.

meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
