
ETA Heiztechnik
PC PelletsCompact
Erregaia: Pelleta
Familia bakarreko etxebizitzetarako, etxebizitza blokeetarako eta enpresetarako
Potentzia: 20-105 kW
ETA PelletsCompact galdarak leku gutxi behar du eta edokia da etxebizitza bloke eta tamaina handiko eraikin komertzialen eraberritzeetarako eta berriak egiteko.
Konpaktua eta potentzia handikoa
Potentzia handiko galdara konpaktu honen eraginkortasuna ikusgarria da: 105 kW-ko potentziarekin 4,5 metro karratu bakarrik behar ditu galdara gelan. Honek etxebizitza erakinetarako edo enpresa txikietarako egokia egiten du.
Dena kontrolatuta edozein lekutatik
Berokuntza sistemaren bihotza kontrol sistema da, eta eguzki sistemak edo tokiko bero sareak ere bertan integratu daitezke. Monitorizazio aktiboarekin eta Intenet bidezko urruneko mantentzearekin, galdara hau bero salmentarako egokia da. Datu garrantzitsuak monitorizatuz galdarak funtzionamendu fidagarria bermatzen du.
ETA PC PelletsCompact
Bere abantailak
Errauts gutxiago, erosotasun handiagoa
Optimizatutako konbustio prozesu bati esker oso errauts gutxi sortzen da. Errauts hau errauts kaxan konprimatu egiten da, eta era honetan oso gutxitan hustu behar da. Hustu behar denean galdarak automatikoki bidaltzen du gogorarazteko e-mail bat.
Errauts gutxiago, erosotasun handiagoa
Optimizatutako konbustio prozesu bati esker oso errauts gutxi sortzen da. Errauts hau errauts kaxan konprimatu egiten da, eta era honetan oso gutxitan hustu behar da. Hustu behar denean galdarak automatikoki bidaltzen du gogorarazteko e-mail bat.
Konbustiorik onena garbiketa automatikoari esker
Garbiketarako orrazia duen parrila birakariak errautsa erregular eta automatikoki kentzea bermatzen du. Honek konbustio ganbera garbi mantentzen du, airearen zirkulazio egokia ziurtatzen du, eta parrila pixkanaka kulunkatuz konbustioa oraindik perfektuagoa izatea lortzen du.
Galdara itxi bezala funtzionatu dezake
ETA PC PelletsCompact galdarak konbustiorako behar duen oxigenoa zuzenean kanpoaldetik hartu dezake aukerako hodi baten bidez. Honi esker galdara neguan ere martxan izan daiteke berokuntza daukan eremuaren barruan leihorik ireki gabe.
ETA PC PelletsCompact
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo pellet galdararen barrualdeari.


meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
