
ETA Heiztechnik
Hack VR
Erregaia: Ezpalak edo Pelleta
Etxebizitza bloke, enpresa, baserri eta bero sareetarako
Potentzia: 250-500 kW
Erregaien prezioa etengabe igotzen ari den garai hauetan tamaina handiko eraikinak berotzea erronka bat bihurtzen ari da. Irtenbide eraginkor eta jasangarri bat egur ezpalak dira, egur soberakinetik ateratako bertako erregai bat, adibidez basoa garbitzean edo zerrategietako soberakinekin. Ezpala egiteko makina indartsuekin estandarizatuko neurriko egur ezpala egiten da, berokuntza sistema modernoentzat egokia. Hau energia iturri errentagarri bat da, eta ingurumena errespetatzen duena.
Ezpalik zakarrenarentzako ere sistema bat
ETAren ezpal garraio sistema guziak erabilerarik zailenetarako diseinatuta, frogatuta eta pentsatuta daude: ezpal handi eta irregularrak garraiatzeko.
Berokuntza eraginkorra egur ezpalekin
Eraikinik handienak ere era eraginkorrean berotu daitezke egur ezpalekin. Enpresak, baserriak eta tokiko bero sareentzako abantailak dituen erregai errentagarri eta jasangarria da, bertako egurrarekin egindakoa, erregai fosilen ordezko bezala.
ETA Hack VR
Bere abantailak
Errauts gutxiago, erosotasun handiagoa
Optimizatutako konbustio prozesu bati esker oso errauts gutxi sortzen da. Errauts hau errauts kaxan konprimatu egiten da, eta era honetan oso gutxitan hustu behar da. Hustu behar denean galdarak automatikoki bidaltzen du gogorarazteko e-mail bat.
Sua atzera ez itzultzeko segurtasunik handiena
Ganbera bakarreko balbula birakariak sua atzera itzultzea ekiditen du eta argindar kontsumo txikiarekin eta era eraginkorrean lan egiten du. Bere kokapen sentsoreari esker eta elikadura torlojuarekin batera lan eginez ez du beste motor baten beharrik. Metal gogorrezko hortz batek erregai zati handiegiak era fidagarrian ebakitzea bermatzen du.
Kontrolatzeko erraza
Konbustioa, erregai garraioa, bufferraren kontrola, ur bero ekoizpena, bi zirkuiturentzat asteko programatzailedun kanpoko tenperaturaren araberako berokuntza kontrola edo konektatutako eguzki instalakuntza bat – hau dena era errazean kontrolatu daiteke galdararen pantailatik edo Internet bidezko meinETA urruneko kontrolarekin.
Garbitasunak eraginkortasun handiena bermatzen du
Konbusti ganbera elementu ezberdinez osatuta dago. Urarekin hoztutako parrilaren alboekin batera, galdararen diseinu osoak bizitza luzea, erradiazio bidezko bero galera txikiak eta ondorioz eraginkortasun handia bermatzen dute.
Errauts kentze automatikoa
Errauts kentze sistema instalazio bakoitzera eta errautsa ateratzeko sistema motara egokitu daiteke.
Konbustio eremurako kamera
Konbustio ganberan jarri daitekeen aukerako kamerak kontro sisteman aktiboki parte hartzen du, erregaiaren kalitateak gorabeherak dituenean konbustioa oraindik ere gehiago optimizatuz.
Kontrol independientea duen ke birzirkulatzea
Konbustio ganberako tenperatura eremu egonkor batean mantentzea bermatzen du, horrela galdara babestuz. Erregai ezberdinak erabili arren parrila ez da zeparekin blokeatzen.
Kanpoko partikula bereizle elektrostatikoa
ETA EEPk isurketak oraindik gehiago murrizten ditu. Galdaran bezala, kendutako partikulak automatikoki edukiontzi batera ateratzen dira.
ETA Hack VR
Galdararen ikuspegia
Galdara berri bat aukeratzean zure bizian urte askoan zehar eragina izango duen erabaki bat hartzen duzu. Zuk aukeratzen dituzu segurtasun maila eta mantentze eta garbiketa ardurak. Eman begirada bat zure hurrengo egur ezpal edo pellet galdararen barrualdeari.


Partikula bereizle elektrostatikoa
Isurketarik txikienak fenomeno natural bat erabiliz
Galdarako partikula bereizleak egurrarekin oraindik ere era garbiagoan eta ingurugiroa gehiago errespetatuz berotu ahal izatea ahalbidetzen du. %80-85-eko partikulak bereizteko eraginkortasun ikusgarriari esker, isurketak ia auteman ezin diren mailara murrizten dira. Etorkizunean instalatzea ere oso erraza da.

meinETA
Edozein lekutatuk erraz kontrolatu daiteke
ETAtouch: Ukipen pantaila galdaran
Ordenik gabe jarritako botoi eta kontrolak iraganeko gauza
bat dira. ETAren ukipen pantailarekin ezarpen guzietara erraz eta azkar iritsi daiteke. Irudiak argiak eta ulerterrazak dira. Etxea epelago edo hotzago nahi baduzu, gauerako tenperatura jaisteko ordua aldatu nahi baduzu edo oporretara zoazenerako tenperatura baxuago bat programatu nahi baduzu – Irudi egokia ukitzearekin bakarrik egin ahal izango duzu, erraz eta erabilera eskuliburu beharrik gabe!
Doako Internet plataforma
Zure galdara Internetera konektatuta badago, berokuntza sistema kontrolatu dezakezu mugikor, tablet edo PC bidez – edozein lekutan zaudela ere!
Laguntza azkarra
Sarrera baimendu eta konpondu arazoak telefono bidez – Zeuk erabakitzen duzu sarrera elkarbanatu nahi duzun.
Austriako kalitatea
ETA produktuak kalitatearen sinonimoak dira: Austrian patentatutako sistemak, Hausruckviertelen ekoitziak.
